Nola aldatu erabiltzailearen pasahitza
Egilea: Gorka Jakobe Palazio. Eguna: 2006-08-29. Ordua 7:07 p. m..
Egunen batean erabakitzen badugu erabiltzaile baten pasahitza aldatzea kontsola bat zabaldu behar dugu su komandoaren bidez root izateko. Ondoren passwd erabiltzaile-izena idatzi behar. Ikus dezagun prozesu osoa:
# su
root-aren pasahitza idatzi
root# passwd user
user hitzaren ordez, aldatu nahi dugun erabiltzailearen izena idatzi behar dugu. Ondoren, sistemak pasahitza aldatzeko eskatuko digu, pasahitz berria birritan sartuz. Ondorengo irudian ikus daiteke kontsolak nola eskatzen digun pasahitz berria birritan:

Horixe da dena: passwd erabiltzaile-izena. Hortik aurrera, erabiltzaileak pasahitz berria edukiko du. Beraz, gogora dezagun kontsolan egiten dugula pasahitzaren aldaketa beti ere root-aren rol edo papera hartuz.
Bestalde, zeure pasahitza zuzenean ere aldatu ahal duzu kontsolan passwd hitza idatziz. Horren sinplea da.

Erantzunen kopurua: 0 “Nola aldatu erabiltzailearen pasahitza” artikuluan