Softwarea gaurkotzen apt-get erabiliz
Egilea: Gorka Jakobe Palazio. Eguna: 2006-07-15. Ordua 12:30 p. m..
Debian GNU/Linux distro handian egin ohi dugun bezala eta kontutan harturik MENPIS Debian eta Ubuntu dituela abiaburu, apt-get izeneko sistema ere erabili ahal da softwarea gaurkotzeko eta berria eskuratzeko. Sistema osoa apt-get komandoan oinarritzen da. Baina, begira dezagun zein diren urratsak edo ohiko moduak gure sistema gaurkoturik eta findurik edukitzeko.
Lehenengo, gogora dezagun kontsola bat zabaldu behar dugula apt-get komandoa baliatzeko. Kontsolan root edo nagusiaren rola eduki behar dugu apt-get komandoa erabiltzeko. Hortaz, kontsolan ondokoa idatzi behar dugu erabiltzaile arruntetik root izatera pasatzeko:
# su
password:
Behin root rola hartuta eta kontsolan bertan, honakoa idatzi pakete erabilgarrien zerrenda gaurkotzeko:

apt-get updateHurrengo urratsa daukagun guztia batera upgradatzea da:
apt-get upgradePakete zehatz bat gaurkotu nahi badugu, ondokoa da komandoa:
apt-get install pakete-izenaEta pakete bat kendu nahi izanez gero, ondoko agindua idatzi behar dugu kontsolan:
apt-get remove pakete-izena
Erantzunen kopurua: 0 “Softwarea gaurkotzen apt-get erabiliz” artikuluan