MEPIS gnu/linux [EU]

MEPIS distribuzioaren euskal gunea :: MEPISen ispilua :: euskarazko dokumentazioa


Harremanetan MEPISko adituekin

Badago egon posta elektroniko bat MEPISko adituekin harremanetan hasteko zalantzak-eta argitzeko. Ingelesez jakin behar duzue, jakina. Posta honakoa da:
support@mepis.com.

Softwarea gaurkotzen apt-get erabiliz

Debian GNU/Linux distro handian egin ohi dugun bezala eta kontutan harturik MENPIS Debian eta Ubuntu dituela abiaburu, apt-get izeneko sistema ere erabili ahal da softwarea gaurkotzeko eta berria eskuratzeko. Sistema osoa apt-get komandoan oinarritzen da. Baina, begira dezagun zein diren urratsak edo ohiko moduak gure sistema gaurkoturik eta findurik edukitzeko.

Lehenengo, gogora dezagun kontsola bat zabaldu behar dugula apt-get komandoa baliatzeko. Kontsolan root edo nagusiaren rola eduki behar dugu apt-get komandoa erabiltzeko. Hortaz, kontsolan ondokoa idatzi behar dugu erabiltzaile arruntetik root izatera pasatzeko:

# su
password:

Behin root rola hartuta eta kontsolan bertan, honakoa idatzi pakete erabilgarrien zerrenda gaurkotzeko:
apt-get update
Hurrengo urratsa daukagun guztia batera upgradatzea da:
apt-get upgrade
Pakete zehatz bat gaurkotu nahi badugu, ondokoa da komandoa:
apt-get install pakete-izena
Eta pakete bat kendu nahi izanez gero, ondoko agindua idatzi behar dugu kontsolan:
apt-get remove pakete-izena

Zer da MEPIS Gnu/Linux?

MEPIS Linux-en distribuzioa da, Debian paketeetan eta Ubuntu distro afrikarrean oinarritua. MEPIS proiektua Warren Woodford garatzaileari esker sortu da eta CD live bezala erabili ahal izateaz gain, disko gogorrean ere instala daiteke, errekuperazio sistema ere edukita. Maila pertsonalerako zein unibertsitaterako oso sistema ahaltsua da eta KDE eskritorioa daukana. Oso ondo aztertzen du ordenagailuaren hardwarea eta ondoko hauek dakartza ia 700 MB dituen ISO irudian: NTFS birpartekatze sistema, wi-fi aplikazioak, ACPI energia aurreztekoa, TrueType anti-aliasing letratipoak, firewalla, KDEren aplikazioak, nano editorea eta abar.