MEPIS gnu/linux [EU]

MEPIS distribuzioaren euskal gunea :: MEPISen ispilua :: euskarazko dokumentazioa


Nola aldatu erabiltzailearen pasahitza

Egunen batean erabakitzen badugu erabiltzaile baten pasahitza aldatzea kontsola bat zabaldu behar dugu su komandoaren bidez root izateko. Ondoren passwd erabiltzaile-izena idatzi behar. Ikus dezagun prozesu osoa:

# su
root-aren pasahitza idatzi
root# passwd user

user hitzaren ordez, aldatu nahi dugun erabiltzailearen izena idatzi behar dugu. Ondoren, sistemak pasahitza aldatzeko eskatuko digu, pasahitz berria birritan sartuz. Ondorengo irudian ikus daiteke kontsolak nola eskatzen digun pasahitz berria birritan:



Horixe da dena: passwd erabiltzaile-izena. Hortik aurrera, erabiltzaileak pasahitz berria edukiko du. Beraz, gogora dezagun kontsolan egiten dugula pasahitzaren aldaketa beti ere root-aren rol edo papera hartuz.

Bestalde, zeure pasahitza zuzenean ere aldatu ahal duzu kontsolan passwd hitza idatziz. Horren sinplea da.

KTorrent programa SimplyMEPIS distroan

SimplyMEPIS Linux instalatzerakoan peer to peer programa on bat daukazue eta ezer egin barik, bi segundutan Torrent P2P sarea erabiltzen hasiko zarete, zuen musika eta gainerako fitxategiak elkarri trukatzeko. KTorrent, Internet > File Transfer azpimenuan daukazue beheko aldean dagoen K Menua sakatuz gero. Hemen uzten dizuet pantailakada bat programarekin, berehala hasi bainaiz nire fitxategiak konpartitzen jendearekin, Kristok agindu bezala. Gora Mepis Linux eta KTorrent Torrent sareko programa-bezeroa!

Warren Woodford, MEPISen aita

Hona hemen Warren Woodford estatubatuarra, Washington estatukoa, Morgantown herrikoa, 2005. urtean, Boston-go Linux Expo-n. Woodford Debian Core Consortium Alliance Group deritzon erakundeko kide sortzailea da. Warren 2002ko azaroaren 21ean hasi zen MEPIS Linux proiektua garatzen, uste izan baitzuen ez Red Hat, ez Mandrake, ez SuSE, ez zirela erabiltzaileengan pentsatutako sistemak, Linux zerbitzari edo ostalari makinetarako pentsatuta baitzegoen oraindik. Erronka, beraz, eskritorioaren konkista zen, hardwarea oso ezagutzen duen sistema eginez, sistema erabilgarria gauzatuz, erabiltzaile gehienentzat aplikaziorik onenak dituen sistema, hain zuzen ere. Horixe da MEPIS Linux, Linux on the Steroids. Warren gabe ez zen posible izango MEPIS. Eskerrik asko. Eta eskerrak ere Debian Ubuntu eta KDE linuxzaleen komunitateei egindako lanagatik MEPIS gauzatu ahal izateko.

Nola aldatu eskritorioko fondoa

Behin Mepis instalatu eta gero, norberak eskritorioko fondoan dagoen tapiz edo wallpaper-a aldatu nahi izaten du. Batzuek pinguinoa eduki nahi dute eskritorioan, beste batzuek Mepis Linux-en tapiza, argazkiak nahi dituztenak ere aukera izango dute argazki politak jartzeko. Kasu honetan, KDEri erreferentzia egiten duen tapiza nola ipini ahal den azalduko dut.
Lehenengo pausoan saguaren ezkerreko botoia sakatu eta menuan Configure Desktop hautatu. Bertoko irudian agertzen dena azalduko da, Menpis-en tapizarekin, baina. Bigarren urratsean, background sailean dagoen karpetatxoa zabaldu ahal dugu bertan dagoen tapiz bat aukeratuz. Horren sinplea da. Nire kasuan KDEren we are gear deritzon tapiz urdina hautatu dut irudian ikus daitekeen bezala.

Simply MEPIS 6.0 bertsioaren deskarga

Hemendik aurrera, hona hemen Euskal Herriko Unibertsitateko zerbitzarian MEPIS GNU/Linux distribuzioaren ispilua. Seigarren bertsiotik aurrera, hemen egongo dira munduratzen diren MEPIS guztiak, bertsio librean. Oso distribuzio ona eta azkarra da eta hemen ISO formatuan daukazue. Behin deskargatu eta gerto, gogoratu CD batera grabatu behar dela ISO irudia. Hona dakardan bertsioa SimplyMEPIS 6.0 da. Gogoratu beste hiru CD gehiago daudela programa extrak kargatzeko, nahiz eta behin Internetekiko konexioa edukita nahikoa den Ubuntu eta Debian iturri-zerbitzarietan dauden programak deskargatzeko. Live CD izateaz gain, gogoratu disko gogorrean ere instalatzeko aukera emango dizula bertsio honek. Guztitara 706190 KB dira eta 2006ko uztailaren 21ean argitaratu zen lehenengoz. Egizu klik beheko loturan eta gorde ISO fitxategia zure ordenagailuan. Gero, grabatu irudi hori CD edo DVD batera erabili ahal izateko.

Deskarga: Simply MEPIS 6.0-iso386

Instalatzeko pasahitzak

Gogora dezagun MEPIS GNU/Linux-en distroak honako pasahitzak dituela defektuz:

'demo' erabiltzailea: demo
'root': root

Beraz, erabiltzaile izatetik root izatera pasatu nahi baduzu, kontsola zabaldu eta bertan honako hau idatzi:
# su
password: root

Horrekin nahikoa da kontsola batean root pribilegioak eduki ditzazun.

Bestalde, disko gogorrean instalatzerakoan, gogora dezagun zuk-zeuk hautatzen dituzula pasahitzak.

MC, kteatime, lynx eta Gimp instalatuz

Midnight Commander edo MC eta Gimp instalatu ditut berehala behin MEPIS disko gogorrean finkatu ostean. Nahiz eta nano editorea eta komandoak eduki Menpis soilarekin, nik ohitura dut MC ere erabiltzeko. Bestalde, Gimp-en bertsio freskua ere eduki behar dut irudiak eta argazkiak aldatzeko. Horregatik hasi naiz berehala deskargatzen zerbitzarietatik bi programa horiek. Pausoak honakoak dira sistema osoaren upgradatzea ere eginez:

1. # su
2. password: root_pasahitza
3. # apt-get update
4. # apt-get upgrade
5. # apt-get install mc


Behin MC programa deskargatu ostean, GIMP programa zoragarria deskargatu behar:

1. # apt-get install gimp

Gimp programa Graphics izeneko sailean agertuko da KDE menuan. Baina sarritan erabiltzeko asmoa edukiz gero, hobe da sasilotura bat egitea eskritorioan eskura edukitzeko edozein momentutan. Bestalde, programa hauek deskargatzeko iradokizuna dagizuet:

Kteatime: apt-get install kteatime
Lynx: apt-get install lynx

Grub abiarazlearen menuaz

MEPIS distroak GRUB abiarazlea darabil sistema eragile bat edo beste abiatzeko. Grub sistemaren fitxategi garrantzitsuak /boot/grub izeneko direktorioan kokaturik daude MEPISen, Debian GNU/Linux-en bezalaxe. Bistan denez, grub sistemak aukera ematen digu bi edo hiru sistema eragile edukitzeko gure disko gogorrean eta nahi duguna erabiltzeko. Oso praktika ona izateaz gain, sistema eragile desberdinak makina berean edukitzea, GNU/Linux maiteagotzea dakar ezinbestez.

Lerro honetan, GRUBen menu.lst izeneko fitxategia non kokatzen den eta zer idatzi behar dugun bi sistema eragile abiarazteko azaltzen saiatuko naiz.

Lehenengo, menu.lst fitxategia da GRUBen aukerak finkatzen dituena dela esango dut. Fitxategi hau ondoko ibilbidean dago:

/boot/grub/menu.lst

Nahikoa da kontsolan nano, mc edo vi sistemekin irekitzea editatu ahal izateko. Ondoko adibidean, nik ordenagailu batean daukadan adibidea jarriko dut:

timeout 15
color cyan/blue white/blue
foreground ffffff

gfxmenu /boot/grub/message

title MEPIS at hda7, kernel 2.6.15-26-386
root (hd0,7)
kernel /boot/vmlinuz-2.6.15-26-386 root=/dev/hda7 nomce quiet vga=791
boot

title Windows at hda1
rootnoverify (hd0,0)
chainloader +1

title MEMTEST
kernel /boot/memtest86+.bin

Ikusten denez, lehenengo aginduak abiarazteko denbora finkatzen du, kasu honetan 15 segundukoa izanik, alegia. Parametro hori alda daiteke eta 10 segundutara ipini defektuzko sistema eragilea automatikoki 10 segunduren buruan abiatu nahi badugu. Gainerakoa ulergarria da: bi aukera ordenagailuan Windows XP edo MEPIS GNU/Linux abiarazteko. Defektuzkoa MEPIS da. Beraz, teklarik jo ezik, MEPIS abiarazten du GRUBek.