Simply MEPIS 6.0 bertsioaren deskarga
Egilea: Gorka Jakobe Palazio. Eguna: 2006-08-13. Ordua 1:01 p. m..
Hemendik aurrera, hona hemen Euskal Herriko Unibertsitateko zerbitzarian MEPIS GNU/Linux distribuzioaren ispilua. Seigarren bertsiotik aurrera, hemen egongo dira munduratzen diren MEPIS guztiak, bertsio librean. Oso distribuzio ona eta azkarra da eta hemen ISO formatuan daukazue. Behin deskargatu eta gerto, gogoratu CD batera grabatu behar dela ISO irudia. Hona dakardan bertsioa SimplyMEPIS 6.0 da. Gogoratu beste hiru CD gehiago daudela programa extrak kargatzeko, nahiz eta behin Internetekiko konexioa edukita nahikoa den Ubuntu eta Debian iturri-zerbitzarietan dauden programak deskargatzeko. Live CD izateaz gain, gogoratu disko gogorrean ere instalatzeko aukera emango dizula bertsio honek. Guztitara 706190 KB dira eta 2006ko uztailaren 21ean argitaratu zen lehenengoz. Egizu klik beheko loturan eta gorde ISO fitxategia zure ordenagailuan. Gero, grabatu irudi hori CD edo DVD batera erabili ahal izateko.
Deskarga: Simply MEPIS 6.0-iso386
Deskarga: Simply MEPIS 6.0-iso386
Erantzunen kopurua: 0 “Simply MEPIS 6.0 bertsioaren deskarga” artikuluan